Mejora Fundazioaren logotipoa
Hemen zaude: Hasiera | Irisgarritasun politika

IRISGARRITASUN POLITIKA

IRISTEKO TEKLAK

Gaur egungo arakatzaile gehienetan esteka zehatz batera iristearren, web orrietan zehaztutako tekla-konbinazio espezifikoak (tekla laburbideak) erabil daitezke.

Esaterako Windows-en Alt + iristeko tekla sakatu behar dugu (Internet Explorer-en gainera intro tekla erabili beharra dago); Macintosh-ek Ctrl + iristeko teklarekin funtzionatzen du.

fmejora.com orrian aldiz honako iristeko tekla hauetaz baliatu gaitezke:

ESTANDARREKIN BATERAGARRITASUNA

Orri guztiek W3C-ren kide den WAI Lan Taldeak ezarritako Irisgarritasun Arauak eta Diseinu Irisgarriaren Oinarri Orokorrak betetzen dituzte.

Konkretuki web gune honek Web 1.0 Eduki Irisgarriaren Arauetako A bikoitza maila betetzen du.

Orri guztiak W3C-ak argitaratutako markatu semantiko eta egituratua duen web garapenerako XHTML 1.0 estandarraren arabera burutu dira.

Orrialdearen presentazioa W3C-ak emandako Kaskada bidezko estiloa duten orrialdeen gomendioan, 2. mailan, oinarritzen da (CSS2).

Estandar hauek web orrialdeen irisgarritasunean duten eragina ezagutu nahi baduzu, irakurri ezazu Dive Into Accessibility; baliabide bikain honek adibide argien bidez azaltzen digu, nola gidalerro hauek erabiltzaile multzo batentzat laguntza bat suposatzen duten nabigatzerako orduan.

ESTEKAK

Helburua guztiz deskribatzen ez duen testua daukaten esteka gehienek "title" atributuak dituzte, azalpen batekin batera.

Ahal den heinean, estekak beren testuingurutik aterata ere ongi ulertzeko moduan idazten dira. JAWS, Home Page Reader, Lynx, eta Opera bezalako arakatzaileak gai dira esteken zerrenda uneko orritik ateratzeko eta erabiltzaileari zerrenda horretatik abiatuta nabigatzen uzteko. Hori kontuan izanda, estekak ez daude errepikatuta, eta hala izan ezkero, eduki berdinera daramatelako da.

Ez daude javascrip sasi-estekak. Esteka guztiak edozein arakatzaileren bidez erabil daitezke, baita Javascript aktibatu gabe uzten bada ere.

Ez dago beste leiho berezi batetan zabaltzen den barne-estekarik. Kanpoko estekak aldiz leiho berezi batetan zabaltzen dira eta honako markarekin ageri dira:

Adibide orria Lotura hau beste lehio batean ireki egingo da

IKUSTE-DISEINUA

Ikuste-diseinua CSSren bidez gauzatu da. Arakatzaileak edo nabigatze-gailuak ezin badiete estilo-orriei eutsi, web-aren edukia erabat irakurgarria izaten jarraitzen du, estruktura markatzeari esker.

Modu honetan, gune hau egoki dabil PDAtan nahiz gailu mugikorretan, gainerako lanik gabe eta aurreprozesatzerik gabe.

©2010 www.fmejora.org